miércoles, 3 de abril de 2013

KIRIBIL EKODENDA, ZER DA?



KIRIBIL enpresa 2007an sortu zen ekodenda bat da, eta bere helburua da elikadura biologikoak eta ekologikoak dituzten onuren berri ematea, bai eta gehigarri dietetikoen berri ematea ere.

Naturopata, Iridiologi, Dietista eta homeopata kontsulta ere eskaintzen du.

Elikadura ekologikoak gure osasunean dituen onurak ezagutzera ematea izan zen KIRIBIL ekodenda sortzerakoan Axun Esnaolak buruan izan zuen ideia nagusia. Axunek lehenengo lana bere ikuspuntuaren berri ematea izaten da beti, eta gero bezeroarekin hurbiltasunik handiena lortzea.

Bere eguneroko zereginean, bezero guztien artean bere ezagutzez gain, bizitzeko gogoa eta poza ere zabaltzen ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario